-Nur eta dragoiaren tenplua

Txinan girotutako fantasiazko abentura, Toti Martínez de Lezeak azken aldian saldutako haurrentzako liburu batean oinarritua. Nur, gurasoekin batera, Txinara joan da bizitzera. Han lagun berriak egiten ditu eta gaur horietako baten urtebetetzea ospatuko dute, Guo Guorena. Horretarako, jolas-parke handi batean elkartu dira eta, jolasean ari direla, omendutakoa desagertu egin dela konturatu dira. Bilaketak labirinto batean sartzera eramango ditu, eta, handik ateratzeko, aurkituko dituzten enigmak konpondu beharko dituzte, eta, horrela, dragoiaren bederatzi ateak zeharkatuko dituzte.

-Astérix: Edabe magikoaren sekretua

Panoramix druidak, zuhaitz artean gora arin igota, gogoeta eragiten dion erorikoa du… Orkatila bihurritu du, baina okerragoa izan zitekeen! Nork prestatuko luke edabe magiko hain bizia, gizakiaz gaindiko indarra ematen diona probatzen duenari, berak ezin badu egin? Asterix eta Obelix ondoan dituela, Galia osoan zehar bilatzeari ekingo dio, edabe magikoaren errezetaren sekretua ezagutzeko moduko druida bat aurkitzeko eta, horrela, bere herrixkaren etorkizuna ziurtatzeko.

-Shin Chan: Ambizio karakaka

Nohara familia osoa bete-betean lurreratu zen XVIII. mendean Japoniako eremu batean, arte martzialak ezagutzen zituzten pertsonaiez beteta. Shin Chanek Fubukimaru ezagutzen du, bere mendera itzultzeko lagundu beharko dion borrokalari aditua.