-Azken dantza New Yorken→Gallastegi Zendegi, Lur

Gasteiz, Bilbo eta New York dira hamahiru urteko Ingeren bizitzan pausaleku izan dira hiriak.Gasteizen jaio zen, Bilbora aldatu behar izan du familiarekin aita hil eta gero, eta New Yorken bere burua ezagutu eta aurrenekoz Yorkera ikastaroa bat egiteko. Maleta ilusioz gainezka eramateaz gain, amak bere liburuxka bat utziko dio.Irakurrizko du txikitatik ezagutu ezkutatu izan dioten aita-amaren bizitzako pasarterik gogorrenetako bat lehen maiteminak, gazteak ametsak eta gizarte gatazkak jomugan jartzen dituen istorio eder eta zirraragarria.

-Eman amore→Etxeberria, Xabier

Mutil gazte bat, gauean kontzertu batera joateko gogo itsuz, baina gurasoek uzten ez. Ezkutuan alde egingo du, baina hori ez da gauaren hasiera besterik, abenturek ez baitute etenik, eta lurpeko mundu ezezagun bat aurkituko baitu ustekabean. Xabier Etxeberriak, thriller idazle gisa nabarmendu denak, gazte literaturari ekin dio orain, pultsu eta trebeziaz.

-Eskularru beltzak→Osoro Igartua, Jasone

Beire ingelesa ikasteko udaleku batera bidali dute gurasoek. Bere institutuan gelako liderra den arren, udalekuan inork ez du aintzat hartzen, eta Baba izeneko mutil misteriotsu batengan aurkituko du babesa, boxeoa ikasteaz gainera. Etxera itzulita, bere betiko lagun Kar eta Leterekin batera, hirurek osatzen duten Sua taldea prest dago, berriz ere, institutuko izarrak izan eta egurra emateko, baina badirudi aurtengo ikasturtean gauzak desberdinak izango direla.