-Hariak→Yoseba Peña

Aita aberatsaren nahiaren kontra, Zarautzera ezkonduko da Irene, eta hantxe biziko du 36ko gerraren aurreko giro nahasia. 50eko hamarkada amaieran, oihartzun urrun bat da gerra Xexilirentzat. Han eta hemen entzundakoekin joango da osatzen gerrak kendu zion haria, eta senarrarekin eta ahizparekin ezagutuko du beste mundu baten aukera. Txiki fusilatzeko dira panfletoak banatzea izango da Olatzen aurreneko ekintza politikoa. Handik gutxira hilko dute herrian guard zibilen burua. Euskal Herriaren berrogeita hamar urteko intrahistoriari erreparatu eman zuen Yoseba Peñak nobela honetan. Hiru belaunalditako emakumeen bidez, memoriaren transmisioan, justizian, kulpan arakatu du idazleak.

-Otto Pette→Anjel Lertxundi

Erdi Aroan Gaude. Landetxe gorde bateko bakardadean bizi da Otto Pette, iraganaren oroipen kiskaliak ahanzturaren hautsez estali beste egitekorik gabe. Arrotz bat etxeratu zaio, ordea, eta konturatu orduko, bertan ostatu hartu ez ezik, nagusiaren lekua ere bereganatzen hasi da sarkina. Etxetarra, ezinbesteak hartaraturik, arrotza nortasunari antz ematen dio saiatuko da, berak galtzeko arrisku guztiak dituen hitzezko borroka baten arian. Bi solaskide-aurkariek, supazterreko hauts zaharrak beren jardunean etsian txandaka hauspotuz, hil irudi lo zeutzan ilinti zaharrak piztuko dute. Itxura anitzeko mamuen argi-itzalak biziaraziko ditu bere garberrituak, Herioren atari dirudien sala ilunean. Suntsiduraren bezperan, errauts gristuek lazkeria sarrien beltza eta amodio bakanen zuria oroituko dute, eta beren bizialdiko egi-gezurrei eutsi nahi dieten arrotz-etxatarrei sentiaraziko gizaki oro dela ihesle eta etxegabe, oro arrotz: bere baitan ere arrotz.

-Bihotz handiegia→Eider Rodriguez

Ez du batere gogorik senar ohia zaintzera behar du joan, baina alabak hala eskatu dio eta gizonari bizialdi laburra geratzen zaion, ahalegin txiki bat egin luke agian. Liburu honi buruz luzea ematen dion kontakizuna eta lehendabizikoa da “Bihotz handiegia”, garai baten amaierari buruz diharduena, maitasunaren hondakinak.

      Arroztasun sentipena dute Eider Rodriguezen sei ipuinetako pertsonaiek: nolakoa izaten ari da bikote bizitza hau, zein desio ote ditu auzokide perfektuak, nor bihurtu gara sute ikaragarriaren ondoren, ginekologoak erakutsiko al dit nolakoa naizen barrutik, zer espero zuten izango nintzela, norenak dira.

      Konplexuak eta arruntak dira aldi hemengo bizilagunak, jarrera ideologikoaren eta irrika eutsiezinaren arteko lehian dabiltzanak, zalantzak edo kontraesanak, baina gorabeherei beti egiten.